miércoles, 20 de febrero de 2013

Koska


1972an  sortu genuen Koska eta Eibarko Coliseo antzokian kontzertu batez aurkeztu. Antton Aranburu Ikastolako irakasleak egiten zizkigun letrak, euskaraz kantatu nahi genuen eta.

KOSKAren lehen osaleak honako hauek izan ziren:
Txerra Gurrutxaga (kitarra eta kantaria), Endika Iriondo (bateria), Mitxi Diego (kitarra akustikoa) Alfonso Guilló (baxua eta kantaria), eta Gabi Agirregomezkorta (lehen kitarra).

1972eko Koskan euskaraz kantatzen hasi ginenean, hauek ziren euskeraz jarritako coverrak:
The Weawers Answer (Family), Processions (Family), Jumpin’ Jack Flash (The R. Stones), All Your Love (John Mayall), Black Magic Woman (Fletwood Mac/Santana), Worried Life Blues (The Animals), Need Your Love So Bad  (Fletwood Mac), It’s my life (The Animals), Sookie Sookie (Steppenwolf), Nothing Is Easy (Jethro Tull), Keep Me Hangin’ On (Vanilla Fudge, Supremes),Race With The Devil (Gun).
Gure abesti batzuk ere bai:Alferrik, Moztu, Egin Zak Lan. Ingelesez ere bai bat edo beste: River Deep, Mountain High, Inside Lookin’ Out.

Koska 1972-1976 tartean euskal jaialdietan sartzen ahalegindu ginen.
Ez zen erraza rockaren energia elektrikoa ingurune akustikoan sartzea. Hortaz gain,  Gipuzkoako hainbat herri eta hiritatik ibili ginen musika jotzen eta euskaraz kantatzen, hala nola Goierriko nahiz Arrasateko Lanbide Eskoletan genuen entzulego sutsua, Oinatiko Idahon, ...








Koskan  1973-74 inguruan magnetofoi-zinta bat grabatu genuen euskal disketxeei aurkezteko. Herri Gogoari, non Iñaki Beobide Txomin Artolari Olaxta diskoa grabatzen ari zitzaion zinta eraman nionean. Artezi-ri ere aurkeztu zitzaion.

Euskal disketxeentzat arrotza zen gure musika, ez zen interesgarria. Ez zuen berpiztuko euskal izaera.

Bilboko musika-ordezkari batekin Madrileko Columbiarekin disko anitz batean parte hartzeko bidea
zabaldu bazen ere, gertakari politikoren batengatik zapuztu zen.










Koskari 1976an ireki zitzaigun aukera. Kultura aurrerakoia bultzatzeko konpromisoa zeukaten hiru lagunek disketxe bat sortzen ari ziren, IZ, eta album bat grabatzeko aukera eman ziguten, gure kantuekin, rocka alegia, eta osorik euskaraz.

1976an taldeak bere lehen diskoa grabatu zuen Madrilen, IZ disketxearen babesean eta urte hartako uztailean hash zen entzuten euskal irrati bakanetan.
















Koska nació el año 1974, de un grupo denominado Expresión Sonora que tras interpretar durante varios años  canciones de  The Beatles, The Animals, The Rolling Stones, The Kinks, etc. decidió elaborar sus propios temas y hacerlo en euskara convirtiéndose así en uno de los grupos pioneros del rock en euskara. Estos fueron sus integrantes:
Txerra Gurrutxaga (guitarra y voz), Endika Iriondo (batería), Mitxi Diego (guitarra acústica) Alfonso Guilló (bajo y voz), y Gabi Agirregomezkorta (guitarra solista).
KOSKA hizo su presentación en el teatro Coliseo de Eibar con un recital que recibió una buena crítica. Después se prodigó en conciertos por muchos pueblos y ciudades de Euskal Herria.

En 1976an el grupo grabó su primer disco en Madrid con la compañia IZ.  Este álbum tuvo mucho éxito teniendo en cuenta lo limitado del mercado en euskera, entonces mucho más aún que ahora..


KOSKA, 1976
 


Koska 1976 A aldea
Koska 1976 B aldea






BIHOZKADAK 1979












1979an taldeak bere bigarren disko bat ere grabatu zuen, BIHOZKADAK izenekoa. Grabaketa Donibane Lohitzunen egin zen. XOXOA disketxeak argitaratu zuen.Grabaketa hauetan oso textu konprometituak entzun daitezke, gure Herriaren erreibindikazio sozíal, politiko eta kulturalekiko.

En 1979 grabó un nuevo disco, BIHOZKADAK en Donibane Lohitzun (St. Jean de Luz) con la compañía XOXOA. En este álbum pueden escucharse textos muy comprometidos con las reivindizaciones  sociales y culturales del país. 






Gabi
Endika

Mitxi
Txerra

Alfon
Natxo, teknikoa.







LOTURAK

 Badok.info









No hay comentarios: