sábado, 7 de diciembre de 2019

Alferrik baita diskoaren aurkezpena Durango Azokan





Euskaraz ikasi berria nintzela, egiten nituen ostera bat edo beste Durangoko azokara euskal argitalpenen berri izatera.
1976ko edizioan nire lehen musika lana, rocka euskaraz, Koska izenarekin, argitaratu eta bertan egon zen salgai. 1979an berriro, Bihozkadak- Koska.
2016ko edizioan Koskaren berrargitalpena  izan zen, atsegina errekonozimendu bezala, baina hara 2018an non Leok'k taldearen 50. urteurrenerako lankidetzan Infinituari Segika diskoaren partaide bezala, baxua joz, Durangora azaldu nintzen berriro, Ahotsenean zuzenean joz, gainera.
Ba, 2019-12-19an, Ahotsenean izan naiz  Leok'k-en Alferrik baita diskoa zuzenean aurkezten.
Hona hemenaspaldiko abesti sutsu hura nik kantatua .




No hay comentarios: