domingo, 22 de julio de 2018

LEOK´K-en 50.urteurrenerako lankidetza


Aterrirekin 2016an Zumaian izandako saioaren ondoren, LEOK´K taldearen 50. urteurrenean parte hartzeko gonbidapena jaso nuen. Sasoi bateko (16 urte nituenetik) lehiakideak eta aspaldiko lagunak nituen, gustuko lana alegia. Kontrabaxuari emandako denboraz gain, nire betiko instrumentuari bere lekua emateko aukera, inork kantuak egiteko beste era, disko bat grabatzeko beste enbido bat. Hori dena aurkeztu zitzaidan, beti bezala baietz esateko nire erabakiarekin batera. Eta halaxe gertatu da. Pila bat gozatzen ari naiz lagun musikarien artean, ikasten ere bai, hainbat ñabarduraren aurrean eta badut gogoa "Infinituari Segika" diskoaren aurkezpena irailaren 1ean Zestoako herriaren aurrean egiteko.
Disko honen nahiz kontzertuen irabaziak UNMS-Unión Nacional de las Mujeres Saharauis erakundearen alde joango dira.

Hona hemen zenbait lotura LEOK'Ken lanaz.

Tras el concierto de Aterri en 2016 recibí la invitación para colaborar en el 50. aniversario del grupo LEOK'K. Eran competidores y amigos de antaño (tenía 16 años), y era un trabajo agradable. Un reto para abordar mi instrumento de siempre tras el tiempo dedicado al contrabajo, otro modo de hacer canciones y grabar un disco. Se me presentó todo eso junto a mi decisión habitual de de responder que sí. Y así ha resultado. Estoy disfrutando junto a los músicos amigos, estoy aprendiendo entre los detalles que se presentan y ya tengo ganas de tomar parte en la presentación del disco "Infinituari Segika" que tendrá lugar el 1 de septiembre ante el pueblo de Zestoa. 

Los beneficios de este disco así como el de los conciertes que demos serán destinados íntegramente al organismo UNMS-Unión Nacional de las Mujeres Saharauis.

He aquí unos enlaces sobre el trabajo de LEOK'K.




No hay comentarios: