lunes, 2 de diciembre de 2013

Garraztasuna, Ruper Ordorika, Koska

Expresión Sonoraren revival-aren sasoi hartan Koskaz oroitzeko txanda ere gerta zitekeela iruditzen zitzaidan, baina inolako antsiarik ez neukan. Pasatako denborak ziren,  polita da antzinako  bizipen sendo haiek gogoratzea noizean behin, baina ez dago gauza ezatseginagorik artifizialki piztutako oroitzapen erdi gaiso bat baino; nire ustez, noski.
Halere, denbora pittin bat pasa denean gertatu da naturaltasun guztiz Ruperren tfnozko deia jasotzean "Garraztasuna"  grabatuko zuela. Eskertzekoa da orduan hartu genuen bide hura Ruperrek kontuan hartu izana eta, areago, gure disko bi horietako bat ere ez baitzuten CD formatora pasa.
Hortaz, ustekabeko bidetik heldu da Koskaz gogoratzea, eskertzekoa da egin duen "Azukre Koskorrak" diskorako bertsioa eta gustagarria egin zaigu nola tratatu duen bere estiloan baina gurea ere gogora ekarriz.
Aise entzun daiteke Ruperren bertsioa han hemenka, baina hemen jarriko dut Youtubeko lotura errazago egin dakizun. Garraztasuna Ruper Ordorika

En aquella época del revival de Expresión Sonora me parecía que también podría llegar el turno de recordar a Koska,pero no tenía ninguna ansiedad para que ocurriera. Eran tiempos pasados, es bonito recordar de vez en cuando aquellas vivencias tan intensas,pero no hay nada más desagradable que un recuerdo enfermizo evocado artificialmente. Bueno, para mí.
Sin embargo, ha ocurrido, cuando ha pasado un poquito de tiempo, con toda la naturalidad, al recibir la llamada de Ruper para comunicarnos que grabaría "Garraztasuna". Es de agradecer que Ruper tuviera en cosideración el camino que entonces tomamos, y aún más cuando ninguno de aquellos dos discos fue publicado en el formato CD.
Así pues, el recuerdo de Koska ha llegado por un camino inesperado, es de agradecer la versión hecha pra su álbum "Azukre Koskorrak" y nos ha gustado el tratamiento que le ha dado en su estilo, pero evocando asimismo el nuestro.
Es fácil escuchar en este momento la versión de Ruper,pero a continuación ppongo el enlace directoa a Youtube para escuchar su versión.  Garraztasuna Ruper Ordorika

No hay comentarios: