miércoles, 16 de mayo de 2012

Ustekabeko partaidetza


Banekien Ikastolaren 50. urteurrena zetorrela, jakingo ez nuen ba! Baina inondik inora ez nuen imajinatzen baxua hartu eta hura dela eta kantua grabatuko nuenik.
Esperientzia atsegina izan da:berriro grabaketa estudio batean sartzea, Jonekin berriro egotea Expresión Sonora revival-tik, Xabi Lasarekin hainbat aldiz musikaz hitz egin eta azkenean batera gertatzea eta Patxi Zabaletarekin  lehendanik biok genuen  feeling atseginaz gozatzea.
2012/06/09an izan zen.

UNA PARTICIPACIÓN INESPERADA

Sabía, cómo no, que venía el 50 aniversario de la Ikastola: pero ni se me ocurrió imaginarme que cogería el bajo y que me pondría grabar con él para dicho evento.
Ha sido una experiencia agradable volver de nuevo a un estudio de grabación, estar con Jon de nuevo desde la época de Expresión Sonora revival, tras hablar tantas veces de música con Xabi y coincidir con él en este evento, y disfrutar de nuevo del feeling que teníamos Patxi Zabaleta desde antes.
09/06/2012


“AMETS BAT”
(Musika: Jon Gurrutxaga; Hitzak: Jasone Osoro)
50.urteurreneko kantua

Amets bat
Korapiloka
Umeen begietan
orroka

Amets bat
dabil hegaka
Karakate gainetik
Builaka

Putz egin zazu
leherraraziz
Mende erdi bat
Ilusioz biziz

Hizkuntza
hartu eskuetan
brodatu zazu hitz bat
ezpainetan
bidaia
egin euskaraz
idatzi gure historia
zure berbaz


Putz egin zazu
Leherraraziz
Mende erdi bat
Ilusioz biziz
Marraztu zazu
Zirriborro bat
irudikatu
Mundu berri bat

Mundu berri bat



Zure esku dago
Putz egin
Kosk egin zazu bai, orain
Kosk egizu,
Putz egin
kosk egin

Putz egin zazu
Leherraraziz
Mende erdi bat
Ilusioz biziz
Marraztu zazu
Zirriborro bat
irudikatu
Mundu berri bat
Mundu berri bat


Amets bat
Ikastola aurrean
Elgoibar osoan
Putz
lore bat bailitzan
Airean kulunkan
Zuk
Lortu duzu nahia
Euskaraz egina
Putz
Erronka betia
bada mende erdia


Musikariak:

Jon Gurrutxaga: Ahotsa eta gitarra
Patxi Zabaleta: Gitarra solista, gitarra arregloak eta gitarra akustikoa
Alfonso Guilló: Baxua
Xabi Lasa: Bateria
Haize atala: Koldo Galdona (Tronpeta), Iban Guinea (Tronboia), Aitor Fernandez de Jauregi (Saxo tenorea)
Teklatua: Alberto Iriondo
2012ko apirilean grabatua Xanpe teknikariarekin Bilboko Koba estudioetan eta Herriko Antzokian

2 comentarios:

Xabi dijo...

Aupa Alfonso! merezi izan du, benetan. Gozada bat izan da ekimen horretan parte hartzea!

Xabi dijo...

Aupa Alfonso! Ikaragarri gustura aritu nazi ekimen horretan!!
yeah!