sábado, 7 de diciembre de 2019

Alferrik baita diskoaren aurkezpena Durango Azokan

Euskaraz ikasi berria nintzela, egiten nituen ostera bat edo beste Durangoko azokara euskal argitalpenen berri izatera.
1976ko edizioan nire lehen musika lana, rocka euskaraz, Koska izenarekin, argitaratu eta bertan egon zen salgai. 1979an berriro, Bihozkadak- Koska.
2016ko edizioan Koskaren berrargitalpena  izan zen, atsegina errekonozimendu bezala, baina hara 2018an non Leok'k taldearen 50. urteurrenerako lankidetzan Infinituari Segika diskoaren partaide bezala, baxua joz, Durangora azaldu nintzen berriro, Ahotsenean zuzenean joz, gainera.
Ba, aurten ere, Ahotsenean izango naiz gaur Leok'k-en Alferrik baita diskoa zuzenean aurkezten.
Honek ilusioa eta animoa ematen du.

martes, 28 de mayo de 2019

Woodstock eta hippiak direla eta, haren 50.urteurrenean

Orain 50. urte gertatu zen Woodstock musika-jaialdi erraldoia, 1969ko abuztuan. Mitiko egin da, eta, harekin batera, hippien mugimendua aipatu ohi da beti.

Haren oroigarri
Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioak programa berezia egin zuen sasoi hartako rock musikariak ginen “Sombras Azules”-eko Jesus Aranberri eta “Expresión Sonora” eta gero “Koska”-ko Gabi Agirregomezkorta eta biokin, batetik, eta oraingo belaunaldiko eta “Arima Beltza”-ko nahiz bakarkako musikaria den Jon Gurrutxagarekin. 


Irratsaio hark bere helburua bete bazuen ere, gehiago esateko gogoarekin izuli nintzen etxera:

  • Woodstockeko jaialdia 1969an egin zen, eta sonatuena izan bazen ere,  izan ziren beste batzuk ere bai: Monterrey-koa (1967/06/18an)
(Irakurri abesti honen letra Youtuben)

eta Wight-eko uhartekoak (1968-70), besteak beste.


  • Nire ikuspuntutik rock musikaren funtzioa eraldatu zen. Bere hastapenetan  eta 60en hasierara arte dantzarako musika izan bazen ere (adibidez, ikus The Beatles-en Hard Day’s Night filmeko zenbait unetan edo rock´n rollaren sasoiko bideo-klipak) , hamarkada horretan urruntzen da dantzatik kontzertu formatora. Musika beltzak  (soul, funk, ...) jarraitzen du, ordea, dantza-musika izaten
1960 hamarkadan beste aldaketa asko ere ematen dira:
  • Mendabalean gerraondoko giro estuan jaiotakoek beste “zerbait” bilatzen dute: ekialdeko filosofia (yoga, meditazioa, ...).Errealizazioa kontzeptua indartzen da. Ildo horretatik, droga berriak jarri ziren modan.  Horri buruzko liburu eta kantuak, musika estiloak, etengabe azaldu ziren. Adibidez, Juan Castanedaren “Las Enseñanzas de Don Juan” liburua eta bildumako beste laurak. Espainian zegoen zentsurak kontu handiz iragazi eta atzeratu zituen.
  • Ameriketako Estatu Batuetan egoera kritikoagoa bihurtzen da 1955etik 1975 arte bertako gazteek Vietnam-go gerlara joan behar zutelako.  Horrek rockaren erreibindikazio papera indartu zuen berriro.
  •  Hippien mugimendua giro hartatik sortu zen AEBetan.  Maitasuna eta bakea helburu bezala eta loreak ikur gisa, bide berriak urratzeko askatasuna erdi-erdian aldarrikatuz, tartean, maitasunaren ikuspegi berria. Sexu eta droga-gehiegikeriak, ile luze eta narrazkeriaren ikuspegia  zabaltzen zuten, hemengo komunikabideek behintzat, haiek aipatzean. Arazoa AEBetan gazteek gerlaren aurka zabaltzen ari ziren mezua ere bazen. Maitasuna eta bakea gerren aurkako jarrerak ziren, hasieran gerrari uko egin nahirik. Bizitzeko era alternatiboak bultzatu ziren, naturarekiko harremana bilatzea, elkarrekin bizitzeko komunak, artisautza lanbide bezala, sendagai eta terapia alternatibak, jateko era ideialek (begetarianismoa,  makrobiotika, ...) harrera ona izan zuten. Hortik etorriko ziren, nire ustez, janariaren kalitatearekiko gaur egun dagoen ardura, eta ekologismoa. Euskal Herrian sasoi horretan hartu zuten indar berezia kooperatibek eta euskera bultzatzeko mugimenduak (gau eskolak, ikastolak, folk kantariak (Ez Dok Hamairu) 
  • Mugimendu honi kontrakultura deitu zitzaion eta aldaketa handiak aurkeztu zizkion munduari, estatuen formen aldaketetan edo iraultzetan sartu gabe. Adibidez, The Doors-eko Jim Morrison kantariaren bizitza irakurri eta murgil daiteke pittin bat mundu-ikuspegi hartan. Drogek hainbat musikari liluratu zituzten beren lan berrietarako  sormen-tresna bezala. Zuzeneko ekitaldietan ez zen hain bikain geratzen.
  • Geroago garatuko diren aurrerapen teknologikoak eman ziren: esplorazio espazialainternet, lehen konputadorak (ordenadoreak), laserra, audio-kasetea, organo-transplanteak, ...  Musikari dagokionez, anplifikazio sistemak aurreratzen dira. Horri eskerrak egin ahal ziren musika-jaialdi haiek, baina horri eskerrak erreproduzitu ahal izan ziren musika-grabaketak (binilozko diskoak) kalitate onez. Diskotekak deitu ziren eta zuzeneko musika baino merkeago gertatzen zaie dantzatokien jabeei. Horrek musikari interpreteak bazterrean utzi eta musikan aritu nahi zuenak bide sortzaileagoak urratu behar izan zituen disko bidez ezagutarazi eta kontzertu bidez entzuleekin komunikatzeko.
  • AEBtik musika arloan eta ideologikoki Californiako estatutik zetozen aldaketa-haizeak orduan. Hortaz, rock eta pop musika, aldiz, Erresuma Batutik ezezik, AEBetatik ere etorri ziren, musika beltza ere barne, horrela Frantzia eta Italiatik etortzen zen abesti korrontea zeharo ahulduz. Musika egiteko eredu edo patroi berriak azaldu ziren, blues zuria eta (John Mayall and The Bluesbreakers, Cream, taste, Jimmy Hendrix...) , adibidez, abestien askoz iraupen luzeagoak batzuetan, lehen sintetizadoreak erabiltzen hasi ziren, kantu berean tenpo eta erritmo desberdinak, formazio anitzeko taldeak azaldu, hirukoteak edo orkestra tamainukoak, estilo fusio berriak ere egin ziren (adibidez hainbat arrakasta izan zuen Santana-rena). Teknologiaz ere baliatuz, gitarra elektrikoak tinbre distiratsuagoa lortzen du eta protagonismo betea erakusten du.

  • Sormen handiko eta ideialismo handiko sasoitzat joko nuke aipatutako guzti honengatik eta 1970 hamarkadan zehar hedatu bazen ere, munduko gizartearen oso aldaketa bortitz batez bukatu zen 1980 hamarkadaren hasieratik bertatik, baina ez da hemengo gaia.

Bukatzeko, Wodstock-eko galdutako kontzertua deitzen dutena jarri dut ondoren: 


lunes, 3 de septiembre de 2018

Infinituari Segika diskoaren aurkezpena



LEOK'K-en 50 urteurreneko Infinituari Segika diskoa grabatu eta beronen aurkezpena irailaren 1ean egin berri dugu Zestoan. Atsegina egin zait hartan parte hartzea, alde musikaletik erronka bat zelako diskoko baxua pentsatzea, grabatzea eta zuzeneko interpretaziorik onenerako prestatzea. Alde sozialetik, berriz, antzinako musika-lagunen eta beste musika-lagun berri batzuen ondoan beren herrian egoteagatik.


La presentación del disco conmemorativo de los 50 años del grupo LEOK'K, Infinituari Segika,  la hemos hecho el pasado 1 de septiembre en Zestoa. Ha sido una agradable experiencia, porque era un reto desde el punto de vista musical pensar, grabar y prepararme para la mejor interpretación posible en directo. Desde el punto de vista social, lo ha sido por haber estado al lado de antiguos y nuevos amigos músicos en su pueblo de origen.


Danbolin.eus-etik harturiko irudiak



domingo, 22 de julio de 2018

LEOK´K-en 50.urteurrenerako lankidetza


Aterrirekin 2016an Zumaian izandako saioaren ondoren, LEOK´K taldearen 50. urteurrenean parte hartzeko gonbidapena jaso nuen. Sasoi bateko (16 urte nituenetik) lehiakideak eta aspaldiko lagunak nituen, gustuko lana alegia. Kontrabaxuari emandako denboraz gain, nire betiko instrumentuari bere lekua emateko aukera, inork kantuak egiteko beste era, disko bat grabatzeko beste enbido bat. Hori dena aurkeztu zitzaidan, beti bezala baietz esateko nire erabakiarekin batera. Eta halaxe gertatu da. Pila bat gozatzen ari naiz lagun musikarien artean, ikasten ere bai, hainbat ñabarduraren aurrean eta badut gogoa "Infinituari Segika" diskoaren aurkezpena irailaren 1ean Zestoako herriaren aurrean egiteko.
Disko honen nahiz kontzertuen irabaziak UNMS-Unión Nacional de las Mujeres Saharauis erakundearen alde joango dira.

Hona hemen zenbait lotura LEOK'Ken lanaz.

Tras el concierto de Aterri en 2016 recibí la invitación para colaborar en el 50. aniversario del grupo LEOK'K. Eran competidores y amigos de antaño (tenía 16 años), y era un trabajo agradable. Un reto para abordar mi instrumento de siempre tras el tiempo dedicado al contrabajo, otro modo de hacer canciones y grabar un disco. Se me presentó todo eso junto a mi decisión habitual de de responder que sí. Y así ha resultado. Estoy disfrutando junto a los músicos amigos, estoy aprendiendo entre los detalles que se presentan y ya tengo ganas de tomar parte en la presentación del disco "Infinituari Segika" que tendrá lugar el 1 de septiembre ante el pueblo de Zestoa. 

Los beneficios de este disco así como el de los conciertes que demos serán destinados íntegramente al organismo UNMS-Unión Nacional de las Mujeres Saharauis.

He aquí unos enlaces sobre el trabajo de LEOK'K.




jueves, 30 de noviembre de 2017

A2an! Derry tabernaren II urteurrenean

Derry tabernak bere II urteurrena dela eta, A2an! gonbidatu gaitu festa girotzera. Hona hemen argazki batzuk.
Jaiaren giroketa eta bideoak pantailan
Arriba la ambientación de la fiesta y pantalla con videos de revivals de Youtube


Gabi
Alfon
La Fender Stratocaster que usa Gabi junto a la Gibson Les Paul




Txerra Gurrutxagaren partaidetza izan genuen Gabi eta biok "Garraztasuna" kantatzeko orduan.

jueves, 23 de febrero de 2017

Aterri zure inguruan duzularik / Cuando Aterri está cerca de tí

ATERRI ZURE INGURUAN DUZULARIK
Oharkabean eta bat-batean bossa nova ezagunen bat entzuteak lagunarteari giro atsegina eman diezaioke, erraz sartzen diren melodien txa-txa-txa batzuekin batera, baina Doors-en rock psikodelikoari eta Saderen soul goxoari keinu txiki bana ere egiten diegu tenpo biziagoko konposizioetara pasa baino lehen, hau da, irabiagailua dirudien oso mambo ezagun bat, bertsio pila bat izan dituen reggae bat, tango oso ezagun bat rumba estiloan pianoaren protagonismo handiarekin, etxean egindako guaratxa bat Eliades Ochoak kantatzen duen konposizioaren erara eta salsa itxurako abesti instrumentala,  berau ere etxean egindakoa.

CUANDO ATERRI ESTÁ CERCA DE TI
Escuchar alguna bossa nova conocida por sorpresa puede animar algunos momentos sociales, junto a cha-cha-chas  de melodía pegadiza, pero le hacemos un pequeño guiño al rock psicodélico de Doors y al soul cálido de Sade antes de entrar a los temas de tempos más vivos, que son un mambo muy conocido que es como una batidora, una de las canciones reggae más versioneada, un tango conocido en versión rumba con gran protagonismo del piano, una guaracha de la casa al estilo de un tema cantado por Elíades Ochoa y su grupo y un tema muy instrumental con arreglo tirando a salsa, hecho también en casa.



lunes, 13 de febrero de 2017

Expresión Sonora eta Koska

Koskaren diskoen berrargitalpena dela eta, zenbait elkarrizketa izan ditut eta Koska aipatzean Expresión Sonora ere aipatu izan dute. Bada une bat non Expresión Sonoran kantu ausartago edo rockaren belaunaldi berriago batenak sartzen ditugun, nahiz oraindik denak bertsioak diren. Haren lekukoa 1971an taldea banatu eta Koskarako bidea hartu baino lehen Eibarko Coliseo antzokian egin genuen kontzertuaren kantu-zerrendan:

 






Travelin´Band (CCR), Sunshine of your Love (Cream), Black Night (Deep Purple) ,  Whole Lotta Love (Led Zeppelin)





















 Con motivo de la reedición de los discos de Koska he respondido a algunas entrevistas donde citaban a Expresión Sonora como origen de Koska. Hay un momento en aquel grupo en que metemos temas más atrevidos (los de arriba) o de una nueva generación de músicos rock a´´un siendo todo versiones. Como testigo tenemos el repertorio impreso en la propaganda del concierto en el cine Coliseo de Eibar en el año 1971.


 Fragmento de la entrevista de Pablo Cabeza para el diario Gara, publicada el pasado 20 de noviembre de 2016.
(La puedes leer entera en este enlace/ Lotura honen  bidez irakur zenezake osorik)

3.-  Koska procede de una experiencia anterior llamada Expresión Sonora, con este nombre cuánto tiempo estuvisteis, ¿erais novatos todos? La banda era de Elgoibar también?. Tengo dudas con Eibar.
Expresión Sonora duró dos años, de 1969 a 1971. Todos éramos aficionados autodidactas, muy aficionados y muy autodidactas, y aprendimos copiando discos, con poco o ningún conocimiento musical previo. Ni inglés, pues todos los temas, casi todos, eran en inglés.  Fue un grupo de versiones.
4.- Había algunas bandas más por la zona?
Llegaban ecos de grupos de Donostia que alguna vez tocaron en Deba, Los Selene y Los Rayos, también Los Tañidores de Bilbao que ofrecieron  un recital en Eibar. Son los que recuerdo, aunque yo no les pude escuchar, pues era muy joven entonces. De estos últimos nacieron Los Mitos, siendo éste  ya un grupo de proyección estatal. Una vez de que empieza Expresión Sonora recuerdo a 96 Lágrimas y Los Sonidos del Silencio de Eibar, Los Mansos de Soraluze que luego serían Akelarre, Los Sombras Azules de Zarautz, Leok’k de Zestoa, Los Dalton de Zarautz, Los Agaros de Oñati, Los Jaguars de Arrasate, Egan de Azpeitia y desde el comienzo, en la segunda actuación, que fue en la sala Lorea de Beasain entablamos amistad con Los Escápolis, de idiazabal compuesto por Alberto Peláez, q.e.p.d., muy conocido en la zona de Ordizia y padre de Freddy Peláez que anda también en las cosas de la música, y sus hermanos Gonzalo y Jose Mari (“el peque”) que pasarían formar parte de la formación más duradera de los Egan ya citados.
5.- De Expresión Sonora a Koska cuántos miembros pasan?
Gabi Agirregomezkorta, guitarra, y yo, con el bajo y voz.
6-.- Por qué el cambio de nombre, qué recuerdas del porqué del nacimiento de Koska.
Koska nace con los componentes más jóvenes de Expresión Sonora. Dimos el salto a componer temas propios y a cantar en euskera. Eso coincidía con que yo estaba terminando magisterio y empecé a aprender euskera y con otras músicas que estábamos oyendo y nos estaban gustando. Estuvimos un tiempo, ya con el nombre de Koska, antes de grabar,donde se fue haciendo el sonido del grupo y modelando un repertorio, y recuerdo que las versiones ya iban con letras en euskera que nos hacía Antton Aranburu, maestro en la ikastola de Elgoibar. Cuando llegó lo del disco tuvimos que definirnos muy rápidamente.
8.- Dónde se actuaba en la época, kantaldis, salas de fiestas…
Expresión Sonora era un grupo que tocaba normalmente en bailes. Tuvo su éxito local por su repertorio de temas escogidos del rock, poco conocidos pero que gustaban mucho a la gente más joven. Mucha gente los conoció a través de nosotros (también tenía su censura esta música en las radios y TV).